CONCURSO BELDUR BARIK LEHIAKETA 2015

GAZTEEI ZUZENDUTAKO IKUS-ENTZUNEZKO LEHIAKETAREKIN IREKI DA 2015ko BELDUR BARIK PROGRAMA

 


12-26 urte badituzu, banaka edo taldeka parte hartu dezakezu! Horretarako, bi kategoria daude: 1.go kategoria (12-17 urte bitartekoa) eta 2. kategoria (18-26 urte bitartekoa).
Zer aurkeztu behar da?
Gehienez, 5 minututako iraupena izango dituzten bideoak. Lan hauetan erakutsiko da nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.
 Zenbat proiektu aurkeztu daitezke?
Gehienez hiru.
Zein da lanak entregatzeko epea?
Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea irailaren 11n hasiko da eta azaroaren 11n bukatuko da.

Non entregatu behar dira?
Beldur Barik webgunean zintzilikatu behar dira.
Zeintzuk dira sariak?
1.go kategoriako 1go saria: 350
1.go kategoriako 2. saria: 250
2. kategoriako 1go saria: 350
2. kategoriako 2. saria: 250

Honetaz gain, Amurrion, Azaroaren 28an Topaketa Orokorra ospatuko da eta bertan, tailerrak, ekintzak eta sari banaketa egingo da. Autobusak doanik egongo dira.
Urola Garaiko sari banaketa ere egongo da, Legazpin izango da Abenduan zehar.
Lehiaketaren oinarriak ikusteko sakatu hemen
Para ver las bases del concurso pincha aquí
Informazioa:
Berdintasun saila: 943 72 56 42
sbarrenetxea@uggasa.com - lgomez@uggasa.com

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!