UROLA GARAIKO BELDUR BARIK JARRERA!!!



AURTEN ERE HEMEN DAGO
BELDUR BARIK LEHIAKETA!!!


Urtero bezala, hemen daukagu berriro ere Beldur Barik Lehiaketa. Aurten zuen bideo lanak aurkezteko azken eguna AZAROAK 15 izango da. Zuen lanak ikusteko irrikan gaude!!!!

Emakumeon aurkako indarkeria, edo indarkeria sexista, arazo larria da. Emakume orok, pairatzen dugu mota ezberdinetako indarkeria: kalean parrandan gaudela, edo etxerako bidean, edo tabernetako esku horiek jende asko dagoenean. Familiaren esparruan ere, emakume gazteak, sexu jazarpenak pairatzen dituzte. Hauetaz gainera, gehien ezagutzen den indarkeria ere ematen da emakume gazteen ahurka, hau da, bikote harremanetan ematen den indarkeria.

Tamalez, emakumeen aurkako indarkeria, edo indarkeria sexista, neska gazteek ere pairatzen dute, portzentai haundietan, honek esanahi argia da: gaur egun, oraindik, gizon eta emakumeen arteko bereizkeria, eta botere harremanetan oinarritzen den egitura sexista batean bizi gara.

Honegatik, gonbidatzen zaituztegu, zuei, gazteei (12 urtetatik 27 urterarte), indarkeria sexistaren aurkako jarrera plazaratzea bideo lan bat dela medio. Baina zein da BELDUR BARIK JARRERA?

Beldur Barik Jarrera, ez da gauza bera neskentzako eta mutilentzako. Alde batetik, nesken Beldur Barik Jarrera indarkeriari aurre egiteko jarrera bat da, tamalez, emakume orok pairatzen dugu gure bizitzan indarkeria sexista, era batean edo bestean, egoera hauetatik, aurrera ateratzeko estrategiak lantzea da Beldur Barik Jarrera, elkar lanean aritzea bide gabeko egoera hau salatzeko, eta gure artean sare sendoak eraiki, pairatzen dugun indarkeria salatzeko.

Mutilentzako, Beldur Barik Jarrera, jokabide sexistekin haustea da. Badirudi mutilak ez badute neskekiko jokaera harro hori, ez direla benetako mutilak. Era berean segituan deitzen zaizue “marikoiak”, ez bazarete “gizontxo” jokaera horrekin bat etortzen, eta gainera, txarra al da homosexuala izatea? Beldur Barik Jarrera, mutilak inposatutako “gizontxo” jokaera hori apurtzera gonbidatzen ditu, mutilen arteko jokaera sexista horiek salatzera, eta emakumeekin berdinen arteko hartu-emanak izatera.

Hautsi dezagun sexismoaren katea, esan ez emakumeen aurkako indarkeriari!!! Atera kalera zure BELDUR BARIK JARRERA!!!!!



Lehiaketara aurkezteko, azaroaren 15a izango da azken eguna!! Hemen lehiaketaren oinarriak: Oinarriak

Urola Garaiko Sari Banaketa, Urola Garaiko Topaketan egingo da:

Azaroak 22, Ostirala, arratsaldeko 19etan

Legazpiko Kultur Etxean.



Lehiaketa orokorraren sari banaketa, azaroak 30ean egingo da Basaurin!!!



Parte Hartu!


Hartu emanetarako
jabekuntzaeskola@gmail.com
943 72 58 29