"Era askotako opresio egiturak", Teoria Feministaren Oinarriak tailerraren bigarren saioa


Larunbat hontan, maiatzak 18, izango da Garaipeneko Beatriz Zalakainen eskutik Teoria Feministaren Oinarriak tailerraren bigarren saioa Urola Garaiko Jabekuntza Eskolan.  "Era askotako opresio egiturak" izeneko saioan generoa emakumeak zapaltzen dituen aldagai bakarra ez dela ikusi ahal izango dugu. Hainbat diskriminazio kategoria daude; arraza edo etnian, erlijioan, nazionalitatean, sexu joeran, klasean zein aniztasun funtzionalean oinarritakoak.   Errealitatea dena da diskriminazio mota hauek ez dutela soilik euren kabuz eragiten. Bata bestearekin erlazionatzen dira hainbat diskriminazio mota elkartzen dituen zapalketa sistema osatuz.

Generoaren zapalketa sistemaren baitan emakume guztiak berdintzat jotzen ditugu. Kontuan hartu beharrekoa da, ordea, emakumeen artean errelitate ugari daudela, arraza, klase sozial edo jatorri etnikoetan sailkatuta. Hala, emakumeok jasaten dugun zapalketa hainbat modutakoa eta intentsitatetakoa izaten da. 



943 725 829  /  jabekuntzaeskola@gmail.com   / www.berdintasuna-urolagaraia.blogspot.com
 




"Múltiples sistemas de opresión", segunda jornada del taller Bases de la Teoría Feminista


Este sábado, 18 de mayo, tendrá lugar en la Escuela de Empoderamiento de Urola Garaia la segunda sesión del taller Bases de la Teoría Feminista dinamizado por Beatriz Zalakain, de Garaipen. A través de esta sesión titulada "Múltiples sistemas de opresión" podremos descubrir cómo no es el género el único determinante que oprime a las mujeres. Existen diferentes categorías de discriminación tales como los basados en el racismo o etnicidad, religión, nacionalidad, orientación sexual, clase o la diversidad funcional. Es una realidad que dichas discriminaciones no actúan de forma independiente unos de otros, sino que se interrelacionan creando un sistema de opresión que refleja la denominada "intersección" de múltiples formas de discriminación.

Bajo la opresión de género igualamos a todas las mujeres. Pero hay que tener en cuenta cómo existen diferencias entre mujeres, clasificadas por raza, clase social y origen étnico. Experimentamos la opresión en varias configuraciones y en varios grados de intensidad.


943 725 829  /  jabekuntzaeskola@gmail.com   / www.berdintasuna-urolagaraia.blogspot.com