FLASHMOB BELDUR BARIK





Zergatik Lady Gagaren abesti hau?
 Ba Lady Gaga feminista delako,
sakatu hemen eta ikusi Lady Gagak zer dioen. 

Azaroak 10 Bilbo, Gasteiz eta Donostian!

Eta Urola Garaian Azaroaren 23an

Urola Garaiko Flashmob-ean apuntatzeko:
hemen sakatu

Urola Garaian entsegu orokorrak!!!!
Azaroak 14 (asteazkena) 17:30etatik 19:30etara

Legazpiko Kultur Etxean!!
Azaroak 21 (asteazkena) 17:30etatik 19:30etara

Legazpiko Kultur Etxean. Gaztetxokon!!!
Galderarik edo gurekin kontaktuan jartzeko:

jabekuntzaeskola@gmail.com 
edo deitu 943 72 58 29



Nola doa:

1- Koreoa zure kabuz ikasi bideoa ikusiz
2- Flasmoba egiteko bi aukera daude.
    A) Donostiako Flashmoba dantzatu, horretarako: Donostiako entsegutara joan (
http://www.beldurbarik.org/2012/10/beldur-barik-flashmob/ info gehiago)
          Eta azaroaren 10ean denok Donostiara dantzatzera!
 
       B) Urola Garaiko FlashMobean dantza egiteko izena eman hemen sakatuz
         Urola Garaiko entseguak:
         Azaroak 14 (asteazkena) 17:30etatik 19:30etara
         Azaroak 21 (asteazkena) 17:30etatik 19:30etara

Eta Azaroak 23n Urola Garaiko Beldur Barik Topaketan dantzatuko dugu!!!!!!!

Bideo honen bidez koreografia ikasi!

Zer da flashmob bat?  Espazio publiko batean jende talde bat biltzean, zeozer berezi elkarrekin egitean (dantzatzea, abestea...) eta gero arin desagertzean datzan ikuskizuna da. Kasu honetan, Lady Gagaren Telephone abestia dantzatuko dugu. Youtuben beste adibide batzuk bilatu ditzakezu lortzen den efektua ikus dezazun.
Helburuak: Beldur Barik hamaika jarrerekin kalea okupatzea, indarkeria matxistaren kontra mobilizatzea eta elkarrekin gozatzea!
Nork parte har dezake? Edozein pertsonak. Neska zein mutila, gaztea ala nagusia... Eta ez duzu dantzari trebea izan behar. Baldintza bakarrak, koreografia ikastea eta gogoekin parte hartzea.

Zergatik Telephone? Beldur Barik mezua daukalako eta Lady Gagak ere Beldur Barik jarrera puntu bat daukalako, baina hori beste post batetan kontatuko dizuegu. Eta zergatik ez da bertsio orijinala? Ba egileen eskubideen kontuak direla eta, bertsio bat sortu behar izan dugu. Hala, Raketa Brokobitx aktoresa eta performerarekin lan egiteko aukera paregabea izan dugu: berak sortu eta abestu du bertsioa. Koreografía Helena Golab-ek egin du eta berak azaltzen du.

Hemen info gehiago ematen joango gara: http://www.beldurbarik.org/2012/10/beldur-barik-flashmob/