AZAROAK 25


INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA.


NBEk (Nazio Batuen Erakundeak) argitaratu dituen datuek zera diote: “mundu osoan indarkeria matxistagatik hiltzen diren edo ezintasunen bat jasaten duten 15 eta 44 urte bitarteko emakumeak gehiago dira minbiziagatik, malariagatik, edo are gehiago, trafiko istripuengatik eta gerragatik hiltzen diren guztiak batuta baino”

Baina Indarkeria Matxista ez da, hor urrunean, beste herrialdeetan, edota herrialde txiroetan gertatzen den arazo bat. Mundu osoan gertatzen den arazo larria da, eta baita gure herrian ere. Izan ere, indarkeria matxistaren sorburu edo jatorriak oso sakonak dira, eta gure gizartearen funtsezko egituretan daude txertatuta.

Indarkeria matxistaz aritzen garenean, ulertu beharra dugu indarkeria hau oinarrizko edo egiturazko indarkeria dela. Zer esan nahi dugu egiturazko indarkeria dela diogunean? Ba… indarkeria matxista emakume eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritzen den eta hierarkia-egitura duen gizarte baten isla dela. Horren adibide argia dira sexismoa hizkuntzan, iragarki sexistak, emakumeon lanaren ikusezintasuna, emakumeon lan jardunaldi bikoitza eta hirukoitza, pobreziaren feminizazioa, etab.

Urola Garaian, hau da, Ezkio-Itsaso (1), Legazpi (8), Urretxun (6) eta Zumarragan (24), 2010. urtean indarkeria matxistaren inguruan 39 salaketa egin ziren. Erkidego mailan 4.285 salaketa izan ziren. Bai Urola Garaian bai Euskal Autonomia Erkidegoan, 2010. urtean tratu txarrei buruzko salaketen % 36, 30 urte baino gutxiago zituzten emakumeek jarri zituzten. Datu hauek agerian uzten dute emakumeon aurkako indarkeriaren arazoa ez dela, inondik inora, jende gaztearen artean gutxitzen doan arazo bat.

Gainera, badakigu salaketen kopurua ez dela benetan gertatzen den indarkeriaren isla, salaketek emakumeen aurkako indarkeriaren % 10-20 inguru besterik ez dute eta jasotzen; beraz, datuek diotena baino larriagoa da arazoa.

Emakumeen aurkako indarkeria maila honek agerian uzten du ezen, XXI. mendean, oraindik gure gizarteak oso matxistak direla, eta emakumeen diskriminazioa bere egituretan sartuta duen gizarte bati, oraindik demokrazia asko gelditzen zaiola eraikitzeko.


Gure herrietan, bidegabekeria honi amaiera jartzeko helburua duten neurri sakonak ditugu martxan, sakona delako ere, beharrezkoa den eraldaketa. Aurretik daukagun eraldatze lan hau, baina, ezingo dugu egin, herritarrek ez badute parte hartzen, eta ez badira egoera larri honetaz jabetzen. Horregatik emakume eta gizonen arteko egoera larri honi amaiera jarriko dioten ekimen anitzetan, herritarren parte hartzearen beharra plazaratu nahi dugu. Gaurko kontzentraziora etorri zaretenoi zuen parte hartzea eta emakumeen aurkako indarkeria salatzeko konpromisoa eskertu nahi dizuegu, ezinbestekoa baita gizartea eratzen dugun herritarrok zein administrazioak aurretik daukagun zeregin honetan elkarlanean aritzea.


Día Internacional Contra la Violencia Machista.


Los datos publicados por la Organización de las Naciones Unidas muestran lo siguiente: “en todo el mundo, entre los 15 y 44 años son más las mujeres que mueren o sufren algún tipo de incapacidad como resultado de la violencia machista, que la suma de todas las que mueren por cáncer, malaria, accidentes de tráfico e incluso gerras”.

Pero la Violencia Machista no es un problema lejano, algo que sucede en otros lugares, en países pobres. Es un grave problema que se da en todo el mundo, y también en nuestro propio pueblo. Las raíces de la violencia machista se hunden muy profundamente en las estructuras fundamentales de nuestra sociedad.

Cuando hablamos de violencia machista, debemos entender que es una violencia de base, una violencia estructural. ¿Y qué queremos decir cuando hablamos de violencia estructural? Nos estamos refiriendo a que la violencia machista se basa en la desigualdad entre hombres y mujeres, y a que es reflejo de una sociedad construida en base a estructuras jerárquicas. Son muchos los ejemplos, pongamos por caso el lenguaje sexista, la publicidad sexista, la invisibilidad del trabajo que realizamos las mujeres, nuestras dobles y triples jornadas de trabajo, la feminización de la pobreza, etc.

En Urola Garaia, es decir, Ezkio-Itsaso (1), Legazpi (8), Urretxu (6) y Zumarraga (24), durante el 2010 se realizaron 39 denuncias relacionadas con la violencia machista. En la comunidad autónoma fueron un total de 4.285. Y tanto en Urola Garaia como en la Comunidad Autónoma Vasca, el 36 % de las denuncias fueron interpuestas por mujeres menores de 30 años. A la vista de los datos, resulta evidente que el problema de la violencia contra las mujeres no es algo que vaya remitiendo entre la gente joven.

Además, somos conscientes de que el número de denuncias no es un verdadero reflejo de la violencia real, porque las denuncias solamente recogen un 10-20 % de los casos reales; es decir, el problema es mucho más grave de lo que nos dicen los datos.

Tal nivel de violencia contra las mujeres deja en evidencia que todavía, en pleno siglo XXI, nuestras sociedades son tremendamente machistas; pero no olvidemos que una sociedad que tiene la discriminación de la mujer inserta en sus estructuras tiene todavía muchos pasos que dar en la construcción de la democracia.

En nuestros pueblos hemos y estamos poniendo en marcha medidas dirigidas a terminar con esta injusticia; y son medidas que atienden a esta idea estructural de la violencia y que pretenden ser profundas, porque, a su vez, profundo es el cambio que necesitamos. Pero este trabajo por el cambio, por la transformación, será imposible llevarlo a cabo sin que la ciudadanía sea consciente de la gravedad de la situación y por tanto se implique en el proceso de transformación necesario. Por eso, queremos manifestar lo imprescindible de la participación ciudadana en las múltiples acciones y actividades que tienen como objetivo acabar con esta grave e injusta situación de desigualdad entre hombres y mujeres . A todas las personas que habéis acudido a la concentración de hoy os queremos agradecer vuestro compromiso, un compromiso imprescindible para que las personas que formamos la sociedad y la administración podamos trabajar conjuntamente en la consecución de nuestro objetivo.


Etorri gurekin Indarkeria Matxista salatzera
Ven con nosotras y nosotros a denunciar la violencia matxista.

Konzentrazioak/ Concentraciones
Legazpi:
Azaroak 25, Ostirala, 19etan Euskal Herria Emparantzan.
25 de Noviembre, Viernes, a las 19h en la Plaza Euskal Herria.

Urretxu-Zumarraga (Ezkio Itsaso):
Azaroak 25, Ostirala, 19etan, Areizaga Enparantzan.
25 de Noviembre, Viernes, a las 19h en la Plaza Areizaga.